Merkatu solidarioa
- GugazBat
- Mar 13, 2019
- 1 min read
Gugaz Bat taldeak oingoan merkatu solidario prestatu dogu. Horretarako, pare bat hiletan zehar genteak emandako arropak, liburuak ... biltzen aritu gara merkatuan prezio oso baxuetan saldu ahal izateko; dudarik gabe, dirua Sunu Buga Bugari emateko asmoz.

Merkatua martxoaren 15 eta 16an izango da, Matxin plazan edo Andra Marin ( euria bada). Barikuan 16:00retatik 20:00retara egongo gara eta gainera dantza- saio labur bat ere izango dugu Larramendi Ikastolako ikasleen eskutik.
Zapatuan 11:00tatik 20:00tara egongo gara. Goizean , 12:00tan, Gure Ametsa txistularien taldeak giroa animatuko digu eta ostean, 13:00tan, bertsolariak egongo dira, Jone Larrinaga eta Ibon Larrazabal hain zuzen ere.

Comments